Agiñaga auzoa
Bizkaiakin egitten dau muga eta bertako basarri batzuk be metro gitxigaittik dira Eibar. Iteriaga eta Larrañeta, esate baterako, Eibarko ipar-mendebaldeko muturreko azken basarrixak dira. Kaso berezi bat be badago Agiñagan, Oregizar basarrixa. Agiñaga auzua pasatu eta hurrengo basarrixa da, eta erdixa Gipuzkoan dago eta beste erdixa, ostera, Bizkaian. Sukaldian egitteko orduan Eibarren jarduten dabe; kortan biharrian dabizenian, ostera, Bizkaian.
Errotak eta ermittak be ez dira falta baillaran. Eibarren hain ezaguna dan San Migel elixia Agiñaga auzuan erdi-erdixan dago. Sandroman ermittara be (izen bereko basarrixan gaiñekaldian) gutako asko juanda egongo da honezkero. Ezin ahaztu San Ildefonso humilladerua, Sandroman basarrixan azpikaldian gelditzen dana.
Errotak ez dabe ermitten moduko zorterik izan. Errota bi egon dira auzo honetan eta bat bera be ez da geratzen gaur egun. Baillarako erreka nagusixenan ertzian zeren Errotatxo edo Agiñaga-Errota, eta Zubitza edo Zubierrota bidia egitteko bota egiñ zittuen. Gaur egun bide ertzian aztarnatxo batzuk besterik ez dira gelditzen.
Eibar, mendi arteko zuluan dago eta Agiñaga Ballia be holakua da. Mendixetatik datozen errekatxuak baillarako zulotik pasatzen dan erreka haundixenakin, Urko errekiakin, egitten dabe bat. Erreka hori izango da seguru asko Agiñagako istorixo eta ipuiñak onduen jakingo dittuana, ez da-eta Agiñagan ipoiñ eta pertsonaje ezagunik falta. Hortxe dakagu bestela, Luis Gisasola, "Sakristaukua", Eibarren oso ezaguna izandako palankarixa. San Migel elixako Sakristau etxekua zan berori eta palankia euskal erara botatzen zeguanik eta onena. Palankia botatzeko teknika hori beranduago be erabili zeban beste eibartar batek, Felix Errauzkinek, Melbourneko Olinpiadetan. Baiña ez zan Luis Gisasola Sakristau etxeko Gisasolatar ezagun bakarra izan. Familixa berekuak, Ameriketara juan eta bertan egindako diru mordua bialdu zeben Agiñagara, Sakristauko etxian eskolia egin zeixen. Hara juan izan ziran makiña bat urtetan baillarako neska-mutil gazte bihurrixak gauza barrixak ikastera. Espaiñolez be ikasten ei zeben bertan, "atia-puerta" edota "baltza-negro" zala; halaxen kontatu zeskuan auzokide batek
Auzoko basarrixak
- Aboagaazpikoa / Abua Azpikua, Auba (Aginaga)
- Aboagagainekoa / Abua Gaiñekua, Auba (Aginaga)
- Agiñagagainekoa / Agiña Gaiñekua (Aginaga)
- Agiñagaagirre / Agiña Agarre (Aginaga)
- Arandoaurtena / Arando Aurten (Aginaga)
- Arandobarrena (Aginaga)
- Arandoetxebarri (Aginaga)
- Arandoguena / Arandoguena (Aginaga)
- Arandoiturralde/ Arando Itturralde (Aginaga)
- Arizpe / Aizpe, Azpe (Aginaga)
- Atxa (Aginaga)
- Gorostiaga / Gorostixa (Aginaga)
- Iteriaga / Itterixa (Aginaga)
- Larrañeta (Aginaga)
- Mendibil (Aginaga)
- Orbesoraen / Orbesoren, Agiña Orbekua (Aginaga)
- Oregizar / Oreizar (Aginaga)
- Sandroman (Agiña)
- Suinaga / Suiña (Aginaga)
- Zumaran (Aginaga)
Dokumentuaren akzioak