Arestizabal hegoalde

Deskargatu: KML - GPX
Zenbakia
07
Koordenatuak

X: 541665 Y: 4782097
Lat: 43.1886126305 Long: -2.48851986214 (+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
433
Kategoria
Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Ermua
Ezaugarriak

Oinarri karratua, prisma itxura eta hareharriz egina dagoen mugarria.

Nola heldu

Bertara heltzeko era errazena 8. mugarritik da. Bidezidorretik hego-mendebalderantz jarraitu 100 m inguru. Aurreko mugarritik 158 m-ra dago, 12º ipar-ekialderantz.

Markak

Ez dauka markarik.

Oharrak

Arraroa da mugan egonda mugarri honek ez edukitzea ez markarik ez plakarik. 1927ko aktaren arabera mugarri hau seigarrena izan beharko litzateke Areztiburutik hasita.

Argazkiak

Egin klik argazkietan handiago ikusteko

Dokumentuaren akzioak