Elorretaburu
- Zenbakia
- 11
- Koordenatuak
- 
          
 X: 541629 Y: 4782570
 Lat: 43.1928736618 Long: -2.48892733308 (+ gehiago koordenatuei buruz)
- Altuera
- 503
- Kategoria
- Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Ermua
- Ezaugarriak
- Kareharriz eginiko mugarri hau prisma itxurako bi harriz osatuta dago, bata karratua eta bestea angeluzuzena. Elorretabekoa eta Elorretagoikoa baserrien artean dago kokatuta, artez beteriko gune batean. 
- Nola heldu
- Ermutik hasita, Elorretagoikoa baserrira heldu baino pixka bat lehenago eskuinean artadi bat dago. Artadiaren barnean dago, asfaltozko bidetik hego-ekialderantz 30 m-ra. Aurreko mugarritik 99 m-ra dago, 343º ipar-mendebalderantz. 
- Markak
- Harrietako batek gurutze bat dauka zizelkatuta Ermurantz begira dagoen aldean. Bestean Eibarko eta Ermuko herrien lehenengo letrak daude markatuta. 
- Oharrak
- “Arrikurutz” izeneko 13. mugarriak gurutzearekin zerikusia duen zerbait izan beharko lukeela iruditzen zaigu. Hala ere, 11. mugarri honek dauka gurutzea. 
Argazkiak
Egin klik argazkietan handiago ikusteko
Dokumentuaren akzioak
 
                