Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arraiza/ Pagadibeltza/Txinbotxia

Deskargatu: KML - GPX
Zenbakia
25
Koordenatuak

X: 540940 Y: 4785652
Lat: 43.2206625519 Long: -2.49717871002 (+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
460
Kategoria
Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Markina
Ezaugarriak

Oinarri karratua, prisma itxura eta kareharriz egindako mugarria.

Nola heldu

Mundiogañatik Barinagara jaisten den mendilerroa jarraitu. Aipatutako aldapa hasi baino lehenago dago mugarria. Aurreko mugarritik 98 m-ra dago, 23º ipar-ekialderantz.

Markak

E eta M inizialak ditu zizelkatuta. Horrez gain, metalezko plaka bat du erantsita “Markina-Xemein – Eibar / M5” inskripzioarekin.

Oharrak

Gerra Zibileko metrailadore habi baten gainean dago kokatuta.

Argazkiak

Egin klik argazkietan handiago ikusteko

Dokumentuaren akzioak