Olaerreaga
- Zenbakia
- 69
- Koordenatuak
-
X: 541535 Y: 4781047
Lat: 43.1791652041 Long: -2.49019829398 (+ gehiago koordenatuei buruz) - Altuera
- 135
- Kategoria
- Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Zaldibar
- Ezaugarriak
Triangelu-formako oinarria eta prisma itxura dauka, eta goiko aldea borobilduta dago. Pentsatzen dugu kareharriz egina dagoela. Gorriz eta zuriz margotuta dago.
- Nola heldu
Lurralde-muga, N-634 errepidea.
- Markak
“N-634 PROVINCIA DE GUIPUZCOA y N-634 PROVINCIA DE VIZCAYA” inskripzioa du zizelkatuta.
- Oharrak
1927ko aktak Olaerreaga Zaldua inguruan Z eta E markak dituen mugarri laukizuzen baten inguruan hitz egiten digu, baina ez dugu ezaugarri horiek dituen mugarririk aurkitu bertan. Logikoa da haren kokalekua gaur egun probintzia-mugarriak hartzen duena izatea. Azaldutakoagatik, Bizkaia eta Gipuzkoako probintziak mugatzen dituen mugarria erabiltzea egokia dela iruditzen zaigu. Muga beraren gainetik pasatzen dela pentsatzen dugu, baita Ibur errekatik Ego ibaira doan antzinako isurbidetik ere, eskuineko horman aurkitu zituzten hiru hodien bidez identifikatuta. Beraz, bi puntu horien arteko lerro zuzenaren luzapenak ―Ego ibaiaren ibilguarekin elkartu arte―, muga osatzen du. Ondoren metro batzuk jarraitzen du errekan behera, Areztiburu izeneko mugarria Katillukoa mugarriarekin batzen den elkargunera arte.
Argazkiak
Egin klik argazkietan handiago ikusteko
Dokumentuaren akzioak