Urkokurutzea
- Zenbakia
- 17
- Koordenatuak
-
X: 541786 Y: 4783524
Lat: 43.2014551396 Long: -2.48692322331 (+ gehiago koordenatuei buruz) - Altuera
- 791
- Kategoria
- Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Ermua
- Ezaugarriak
Ez dago mugarririk Urkoko puntan. Horregatik, erpin geodesikoa hartu dugu erreferentzia puntu gisa. Postontzia hiru metro iparralderantz dago. Hau da Urkoko punta Eibar izatearen arrazoia.
- Nola heldu
Elorreta baserrietatik heldu gaitezke; bidea motzagoa egiteko, Izua goialdetik joango gara. Aurreko mugarritik 313 m-ra dago, 19º ipar-ekialderantz.
- Oharrak
1927an sinatu zen aktak dio "Urko kurutzia” izeneko metalezko gurutzeak mugarri funtzioa betetzen zuela. Gaur egun gurutze hau ez da existitzen, baina erpin geodesikoaren ondoan dagoen metalezko hodi bat berarena da.
Argazkiak
Egin klik argazkietan handiago ikusteko
Dokumentuaren akzioak