Katillukoa

Deskargatu: KML - GPX
Zenbakia
70
Koordenatuak

X: 541531 Y: 4781104
Lat: 43.1796786718 Long: -2.49024323962 (+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
138
Kategoria
Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Zaldibar
Nola heldu

Ego ibaiaren ezkerraldean dago eta Katillu izeneko etxearen atzealdean.

Oharrak

Jose Maria Aguirreren laguntzarekin ―mugarria dagoen lursailaren jabea― lortu dugu jakitea non dagoen mugarri hau kokatuta. Ermuko hondakin-uren kolektorearen eraikuntzaren ondorioz, gaur egun hormigoizko plaka baten azpian dago lurperatuta. Obrak bukatu dituzte eta oraindik lurperatuta dago. Horren ordez, argazkian agertzen den plaka jarri dute paretan. Administrazioak nola funtzionatzen duen ikusteko beste erakusgarri bat. 2002ko aktatik hartu ditugu koordenatuak. 2002ko aktak mugarri hau osagarritzat aitortu du, Ego ibaiaren ibilgua eta mugarri hau Areztizabalekin batzen duen puntua zehazteko.

Argazkiak

Egin klik argazkietan handiago ikusteko

Dokumentuaren akzioak