Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilatu

Eibarko lehenengo bonbila Orbearenean

Jose Mari Cruceta Alberdi

Jose Mariren aitaren sasoian, goizeko seietan hasten zen beharra uda partean eta zortzietan andreak armosuarekin joaten ziren gizonengana tailerrera. Eibarren orduan armagintza eta grabatua ziren nagusi. Jose Mariren aita umea zenean, Don Inazioren ...
Media: Bideoak

Alcalá Zamora Errepublikako lehendakariari oparitutako pistola grabatua

Luciana Larreategui Arizaga

Grabatuan lan egin zuen urte askoan Luzianak. Alcalá Zamora-ri Eibarko Udalak erregalatu zion pistola Jacinto Olabe eta bien artean grabatu zuten (1931. urtean). [Luzianak udalaren erregalua zela dio; liburuetan "Agrupación Femeninak" egindako ...
Media: Bideoak

Grabatugintza eta damaskinatua

Paulino Larrañaga Longarte

Grabatua eta damaskinatuaren arteko desberdintasunak.

Juan San Martin eta artea

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Juan San Martin eta artea. Marrazteko zaletasun handia. Berak grabatua ikastea nahi zuen, baina aitak armagin izatea nahiago. Artea. Arkeologia arloan egindako lanak; argitaratutako ikerketak; etab.

Ibargutxi, Pako eta Antonio Gisasola: grabatzaile ezagunak

Herminia De la Torre

Ibargutxik, Pako Gisasolarekin jarduten zuen grabatzen. Mexiko aldean grabatu asko saltzen ibilitakoa dela kontatzen du. Gisasola anaiek ere asko zabaldu zuten grabatua: Bartzelonan, Valentzian... dendak zituzten.

Eibarko langile gehienak, artisauak

Candido Eguren Zabarte

Eibarren lan ugari zegoen: eskopetagintza, grabatua... Ongi ordaindutako lana zen gainera. Gehienak ez ziren langile soilak, artisauak ziren. Gerra garaietan, armagintzak lan ugari izaten zuen.
Media: Bideoak

Jesus Berezibar `Txopa´ eta Cayetano Kareaga

Paulino Larrañaga Longarte

Etxean dibujorako esku ona zuela ikusten zuten eta artista batengana eraman zuten, aprendiz bezala. Jesus Berezibar `Txopa´. Gero, Cayetano Kareagarekin ikasi zuen grabatzen. Beste lagun batekin batera beraien kontura hasi ziren lanean, baina gerra ...

Txontara lekualdaketa

Inazio Ugartechea Aulestiarte

Grabatua ez beste lan guztiak probatu zituen aitak sortutako arma-fabrikan. 1957. urtean Txontara (Eibarko auzoa) lekualdatu zen lantegia. 100 behargin inguru zituen orduan. Armaren elementu guztiak ekoizten zituzten bertan, beste lantegi batzuen ...
Media: Bideoak

Eskopetak "akabatzeko" pausoak

Jose Antonio Albizu Agirrebeña

Eskopeta probaderotik pasa ondoren jasotzen zuten grabatzaileek. Probaderoan, erresistentzia neurtzeko frogak egiten zitzaizkion armari, besteak beste. "Akabatzaileak" hartzen zuen orduan, grabatu beharreko piezaren gainazala leun lagatzeko. ...
Media: Bideoak

Grabatzeko erreminta desberdinei buruzko azalpenak

Jose Antonio Albizu Agirrebeña

Grabatua egiteko beharrezko erremintak erakutsi eta izendatzen ditu: mailua, "markadorea" (piezak burdinazko gainazalean markatzeko), "eskuaiderako" gubila, gubil estandarra, atzapardunak, etab.
Media: Bideoak

Eskuz eginiko grabatua versus gaur egungo teknologia

Jose Antonio Albizu Agirrebeña

Eskuz egiten den grabatua ez da urteetan zehar aldatu. Teknika ordea bai: pantografoak, laserra, "roldana" (gurpil bidezko grabatua), eta beste batzuk erabiltzen dira gaur egun. Lanak azkartu eta merkatzeko erabiltzen dira baina kalitateari ...
Media: Bideoak

Grabatua: maisuak eta hasiberriak

Martin Ugarteburu Eizaguirre

Lantegietako maisuak langileak izaten ziren. Hasiberriek enkarguak egiten zituzten. Marrazkilari nagusienek egun argitan lan egiten zuten, ez zuten bonbillarik erabiltzen.
Media: Bideoak

Grabatua: marrazkien ereduak

Martin Ugarteburu Eizaguirre

Enrike Bidarteren lantegian marrazkiak egiten zituzten, gehien bat, eskopetenak. Marrazkien hainbat eredu erakusten ditu. Bost-sei lagun aritzen ziren lantegi horretan, eskopetaginentzat lanean.
Media: Bideoak

Grabatua: maisu handiak eta eskuzko lana

Martin Ugarteburu Eizaguirre

Mateo Kareaga, Juanito... grabatzaile ezin hobeak zirela dio. Grabatu eta tenplatu egiten zituzten hainbat trokel altzairuan. Horiek baino lehen, hizki guztiak eskuz grabatzen zituzten.
Media: Bideoak

Grabatua: erliebea teknika zer den

Martin Ugarteburu Eizaguirre

Erliebea zer den azaltzen du. Adibidea jartzen du: lau zakurrek basurdea harrapatzen zutenekoa.
Media: Bideoak

Santa Kurutzeko harrian dagoen bertsoa

Marixabel Ugarteburu Arrillaga

Santa Kurutz ermitaren kanpoaldean monolito bat dago eta haren gainean bertso bat grabatua duen harri bat. Lehen omenaldiak egiten ziren. Juan Mari Narbaizak idatzitako bertsoa irakurtzen du.
Media: Bideoak

Dokumentuaren akzioak