Otaola-Kiñarraga auzoa
Egixa esan, benetan baillara batek baino gehixagok osatzen dabe Otaola auzua eta, gauza askotan, baillara bakoitxa bestietatik banatuta bizi izan da historixan zihar. Otaola Ballia hiru zati nagusittan zatittu geinke. Alde batetik Isasittik sartalderuntz daguazen lurrak dakaguz. Basarri gehixenak, Isasiko jauregixari eta Otaola-torriari lotuta egon dira gizaldiz gizaldi. Hortik baillariari be Otaola edo Otola izena emotia. Inguru honetako basarrittarrek Bizkaiakin (Olarreaga, Eitzaga eta Ermuakin gehixen bat) lotura sendua izan dabe eta honuntzakua baiño haruntzako joera haundixagua euki dabe. Alde horretako basarri batzuen izenak emoterako orduan ezin ahaztuko doguz Otaola Bazterra edo Kamiñokua.
Auzuan bigarren zatixa, erdikua, Unbe, Urkidi, Ipurua eta Errekatxo inguruko basarrixak osatzen dabe. Sasoi baten dozenaka basarrik betetzen zittuen horrek lurrok, baiña gerrate ostian herrixa zabaltzen hasi zanian, asko eta asko bota egin ziran etxiak egitteko traban zerela-ta. Zelako aberastasuna galdu genduan eibartarrok! Bertatik igotzen zan Elgetara eta alde honetako basarrittarrek hartu-emon sakona zeken Elgetakin eta baitta Soraluze eta Bergarako basarri batzuekin be. Ez dira gitxi izan herrixotatik Urkidi edota Ipurua aldera ezkondutako neska gaztiak.
Amaitzeko, auzuan bestekaldian, sortaldian, Azitain inguruan, beste basarri multzo bat dago. Nahiz eta Otaola Ballian parte izan, honek basarrittarrok askoz lotura haundixagua euki dabe Arrate Ballekuekin Otaola Balleko gaiñontzekuekin baiño. Auzuari be beste izen bat emoten detse: Kiñarra (edo Kiñarraga), inguru honetan kiñar edo txillar ugari zegualako. Baillarako basarrixetan ahoz-aho dabillen ipoiñak hola diño: "Kiñarra ingurua leku pobria da bai!. Danian añubia, euzkixari kostau eitten jako bertara sartzia; ta berotasunik ez dauanian garixak eta artuak ezin gora eiñ. Bazan behiñ bertara ezkondu nahi eban neska politt gaztia. Akondia ingurukua izatez, gurasuak larrittuta euazen alaba koittauak ezkondu ezkero eruan biharko eban bizitza latzaz. Eta holan esan ei etsen: "zelan ezkonduko haix hara, Kiñarra besterik eztaon eta!". Harrezkero Kiñarraga izenagaz ezagutzen da baillara hau". Ipoiñak ipoiñ, egixa bakarra zera da: auzo honek izen bi dakazela. Betidanik gaiñera, historixan zihar Otaola zeiñ Kiñarra (edo Kiñarraga) erabilli izan dira-ta. Gaur egun izen ofiziala Otaola da, baiña basarrittarren artian Kiñarra izena gehixago erabiltzen da.
Hain auzo zabala izanda, ez da harritzekua bertan ezagutu izan dogun basarri-sorta ederra. Otaola ballian 70 basarri egon dira. Zoritxarrez, azken 50 urtiotan aldaketa ederra euki dau auzuak eta gehixenak betiko galdu dira. Eibarko hegoaldia iparraldia baiño lauagua danez, gerrate ostian herrixa haunditzen hasi zanian gehixen bat alde horretarutz egin zeban eta Ipurua, San Kristobal, Urkidi eta Txonta agertziakin batera, makiña bat basarri juan zan lurrera. Hortxe dakaguz adibiderako Ubitxa, Ferranenekua, Buztinzuri, Sansaburu edo beste hamaika. Autopistiak be beran errua euki dau. Berori be Otaolatik barrena pasatu bihar eta 1970-1975 bittartian beste basarri mordua bota zan auzo honetan (Urkidigoena, Tutulu, Iparragirre, Katalangua...). Ondorixua ezin gorrixagua izan. Jatorrizko 70 basarrixetatik, 25 besterik ez dira tente gelditzen diranak eta horretako 7 etxe bihurtu dira. Beste guztiak, 45, betirako galdu dira eta eurekin eruan dabe sekula berreskuratu ezingo dogun gure herrixan historixian eta kulturian zati haundi bat.
Auzokidiak batzeko leku garrantzitsuenak beti ermittak eta erromerixak izan dira eta holakorik ezin falta Otaolan. Ermitten artian Urkidiko San Lorenzo eta Azurtzako San Salbador ezingo doguz ahaztu. Lehelena autopistia egitteko bota zeben, baiña Azurtza inguruan oindiokan ospatzen da San Salbador eguna eta bertara batzen dira aldameneko basarrittar asko eta asko. Baiña ermittak ez ziran erromerixak eta jaixak ospatzen ziran toki bakarrak. Oiñ dala 50 urte ingurura arte Arrazola basarrixan tabernia zeguan eta pareko zelai ederrian egitten ziran erromerixak jende askok gogoratzen dittu oindiokan be. Balladian beste muturrian be, Markeskua parian, erromerixia egoten zan.
Auzoko basarrixak
- Altamiraekoa (Kiñarra)
- Altamiraerdikoa (Kiñarra)
- Altamiragoikoa (Kiñarra)
- Areta (Kiñarra)
- Aretaabeletxe (Kiñarra)
- Bolingoa / Bolingua (Kiñarra)
- Egazelai (Kiñarra)
- Egiguren / Eguren (Kiñarra)
- Eizkoaga / Izkua (Kiñarra)
- Gisastu (Kiñarra)
- Ipuruaga / Ipurua (Kiñarra)
- Iraegi / Irei Haundi, Irei Handikua, Ireizar (Kiñarra)
- Iraegierdikoa / Irei Erdikua (Kiñarra)
- Iraragorri / Iragorri (Kiñarra)
- Lekamendi (Kiñarra)
- Loiola / Loixola (Kiñarra)
- Mertxete (Kiñarra)
- Otaolaerdikoa / Otolerdi (Kiñarra)
- Urkidibarrena / Txatxingua, Ospasenekua (Kiñarra)
- Urkidi-Kurutzekoa / Kurutzekua (Kiñarra)
- Urkidi Sarasketanekoa / Sarasketanekua, Gorranekua (Kiñarra)
- Urkiditorre / Urkitorria (KIñarra)
Dokumentuaren akzioak