Burdinkurutz
- Zenbakia
- 66
- Koordenatuak
-
X: 542255 Y: 4780610
Lat: 43.1751904863 Long: -2.48137281473 (+ gehiago koordenatuei buruz) - Altuera
- 402
- Kategoria
- Udalerrien arteko muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Elgeta
- Ezaugarriak
Oinarri karratua, prisma itxura eta kareharriz egina dagoen mugarria.
- Nola heldu
Elgetako errepidean kokatuko gara. Isasiko okindegian hasten den errepide zuzena igo ondoren, bi bihurgune aurrerago gure ezkerraldean pista bat aurkituko dugu. Mendilerrora iritsi arte jarraituko dugu, eta bertatik 20 bat metro jaitsiko ditugu. Lurrean botata aurkituko dugu mugarria. Aurreko mugarritik 317 m-ra dago, 289º ipar-mendebalderantz.
- Markak
“Eibar” ikus daiteke zizelkatuta, baita Elgetako mugarekin kiebro bat egiten duen marka bat ere.
- Oharrak
Mugarri garrantzitsua da, Ibur ibaiarekiko kiebroa egiten duelako (lurperatuta badago zaila da kiebro puntua zein den zehaztea). Tente jarri eta lurrean sartu beharko litzateke.
Argazkiak
Egin klik argazkietan handiago ikusteko
Dokumentuaren akzioak