Egigurentarrak

XVII eta XVIII. mendeetan bizi izan ziren Egiguren musikarien omenez jarri zitzaion izena kaleari.

Andres Egiguren

Eibarren jaioa, San Andres elizako organujolea izan zen 1666an eta 1667an.

Fernando Egiguren

Eibarren jaio zen 1743ko martxoaren 17an. Arantzazun hartu zituen frantziskotar jantziak 1759ko martxoaren 26an. Arantzazuko Artxiboan daude haren lan batzuk:  "Salve", "O gloria", "Lamentación 3ª del primer día", "Tres Misas" eta "Parce mihi Domine" .

Aita Donostiaren "Música de tecla en el País Vasco, siglo XVIII" liburuan, Fernando Egigurenen "Concierto Airoso" obra oso-osoa agertzen da.

Aita Donostiaren ustez, Fernandoren musika garai hartakoa bazen ere, elizetan ohikoak ziren doinuetatik ihes egiten zuen.

Dokumentuaren akzioak