Ziriako Agirre Alberdi (1.872-1.933)
Ziriako Agirre 1903. urtean izendatu zuten Eibarko sendagile. Niceto Muguruzarekin (udal laborategiko zuzendaria) eta Vicente Villar sendagilearekin batera, aurrerapen handiak egin zituzten Eibarko osasun baldintzak hobetzeko.
Garai hartan, XX. mende hasieran, gipuzkoarren artean heriotza gehien sortzen zituzten gaixotasunak tuberkulosia eta arnasketa-aparatuarekin lotutakoak ziren. Ziriako Agirreren lanari esker tuberkulosi gaixoentzat pabelloia eraiki zen Eibarren (1926an zabaldu zen). Lehendik ere bazegoen Jardiñetan "Jardín de convalecientes" deiturikoa, baina tuberkulosia zuten gaixoak ezin ziren bertan sartu.
Izaera irekidun gizona, errepublikarra eta musikazalea. Eibarko Errepublikazaleen Elkarteko kide ere izan zen eta Niceto Muguruza eta Vicente Villar sendagileekin batera Eibarko Liga Antigermanófila-ko kide izan ziren.
1933. urtean, 60 urte zituela, hil zen itsas-istripu batean. 1976. urtean Amaña auzoko kale bati bere izena jarri zitzaion, herriaren alde egindako lan guztia eskertuz.
Dokumentuaren akzioak