Sostoatarrak
Andres Sostoa Zuloaga (1745-1806)
Eibarren jaio zen 1745eko otsailaren 11n; Arantzatzun hil zen 1806. urtean. Frantziskotarra zen.
Organujolea eta konpositorea zen. Iztuetak musikari oso ontzat ematen du bere "Danzas" izeneko liburuan. Bere konposizio-lan gehienak Arantzatzuko artxiboan daude eta aita Donostiaren "Música de Tecla"n argitaratu ziren.
Manuel Sostoa Zuloaga (1749-1806)
Eibarren jaio zen 1749ko maiatzaren 23an eta Arantzatzun hil zen 1806ko uztailaren 2an.
Frantziskotarra, anaia bezala. Konpositore eta organujole onaren ospea zuen. Arantzazuko artxiboan daude lan batzuk 1768, 1801 eta 1802. urtekoak.
Eibartar musikari hau, adituen iritziz, bere garaiko konpositoreekin konparatuta, zertxobait modernoagoa da eta musika herrikoiaren zantzuak omen ditu. Aita Donostiaren "Musica de Tecla" obran daude Manuelen obra bi, "Allegro" eta "Sonata para clave u órgano" .
Dokumentuaren akzioak