Migel de Aginaga Mendigoitia (1634-1693)
1675ko urriaren 14an, Felipe IV.aren alarguna zen Austriako Mariana erreginaren errege-zedula jaso zuen, aurreko urtean sinatu zuen erreginak gerora Medellin izena hartuko zuen herria sortzeko baimena. Errege-zedula horrek garrantzia handia zuen, horrelakorik gabe ezin baitzen herririk fundatu. Baina egia esan, herria lehenagotik zegoen fundatuta, hain zuzen ere 1671ean, Francisco de Montoya y Salazar gobernadorearen aginduz, Juan Bueso Valdes gobernadoreak Villa Nueva del Valle Aburra de Nuestra Señora de la Candelaria izenez sortu zuenean.
Hala ere, Errege-zedulari esker Migel de Aginagak bailara hartan bizi ziren guztien zentsua egiteko agindua eman zuen: 158 familia bizi ziren, gutxi gora behera 3.500 biztanle inguru.
"La Villa de la Candelaria de Medellín" izena eman zioten Pedro de Portocarrero y Lunaren omenez, Extremadurako Medellin herriko kontea eta Indietako komendadorea, herri berria sortzearen aldekoa.
Herria sortu berriaren patroi, San Juan bataiatzailea (akaso bere jaioterria oroitzen) eta Candelaria amabirjina izendatu zituzten.
Migel de Aginagak 1679ra arte segitu zuen herriko agintari nagusi izaten, Antonio Ateortua de Osa eibartarra zen idazkaria. 1693an hil zen. Datu guzti horiek, 1959an, ikerlari batek Sevillako Indietako Artxiboan Migel de Aginagaren testamentua bilatu zuelako dakizkigu.
Gaur egun, Medellin Kolombiako hiri handienetakoa da, eta herriaren erdialdeko kale nagusietako batean dagoen eraikin handi batek -udalerri hartako enpresa publiko guztien egoitza- Migel de Aginaga eibartarraren izena darama.
Dokumentuaren akzioak