Toribio Etxebarria Ibarbia (1887-1968)
Hamairu urterekin hasi zen grabatzen ikasten. Udal idazkari lanpostua eskuratu zuen lehiaketa bidez. Irakurzaletasunak laster bultzatu zuen politikarekiko interesa piztera; arazo sozialak eta klase arteko borroka zituen kezka.
Bigarren Errepublikan eta gerratean bete-betean aritu zen lanean; gerra amaitzerakoan, erbestera joan behar izan zuen. 1941era arte Frantzian bizi izan zen, lehendabizi Parisen eta gero Toulouse aldean. Handik Caracasera joan zen eta bertan hil zen 1968an.
Hainbat aldizkaritan idatzi zituen bere artikuluak eta ia-ia dozena bat liburu argitaratu zituen. Eibarko udalak herriko seme kutun izendatu zuen.
Bere biografia zabalagoa Eibartarrak atalean.
Dokumentuaren akzioak