Polonia Etxeberria (1865-1947)

Polonia Etxeberria 1865eko otsailaren 9an jaio zen; 1947ko martxoaren 14an hil zen 82 urte zituela. Polonia Etxeberriak bere urte gehienak irakaskuntzari eskaini zizkion: Gutxi izango dira bere eskolan egon ez diren Eibarko adineko emakumeak.

Bere familia oso ezaguna zen Eibarren: Aita Jose Cruz Etxeberria zen, "Txantoia", bere anaiak edo nebak Bonifazio eta Julian -lehenengoa STAR lantegiaren fundatzailea, bigarrena Armeria Eskolan urte askoan zuzendari izandakoa.

Oso gaztetik izan zuen Poloniak irakaskuntzarako joera. Logroñora joan zen maistra egitera: XIX. mendearen amaieran emakume batek ikasketak egitea ez zen oso arrunta.

Eibarren, neskentzako lehenengo eskola sortu zenean,  han jardun zuen Gumersinda Lopez de Gereñuren irakaslearen laguntzaile. Sasoi hartan, Eibarren, bi maistra zeuden: Gumersinda  Lopez de Gereñu eta Petra Ziaran. 1889. urtean, Petra Ziaran hil zenean, Poloniak hartu zituen haren irakaskuntza-ardura guztiak.

Polonia Etxeberriak bere urte gehienak irakaskuntzari eskaini zizkion: Gutxi izango dira bere eskolan egon ez diren Eibarko adineko emakumeak.

Dokumentuaren akzioak