Fermín Calbetón (1853-1919)
Fermín Calbetón alderdi liberalean sartu zen eta 1884an Espainiako Diputatu aukeratu zuten Cubako Matanzas distrituaren ordezkari legez. Berriro aukeratu zuten 1886an, baina 1887ko ekainaren 25ean itsasoz haraindiko Ministerioaren Justizia zuzendari orokor izendatu zuenean, diputatu-aktari uko egin zion; handik denbora batera, Justizia Ministerioaren idazkari-orde izendatu zuten; Habanako Unibertsitatean zuen katedra utzi eta Madrilera bueltatu zen. 1887ko abuztuaren 6an berriro diputatu-akta eskuratu zuen, Donostiako distrituaren ordezkari legez ordura arte Fermín Machimbarrena diputatuak bere kargua utzi zuenean.
1891ko hauteskundeetara aurkeztu eta berriro hautatu zuten;1895era arte diputatu izan zen. 1898an Gipuzkoako senatari kargua hartu zuen eta 1899era arte egon zen Senatuan. 1903an, Francisco Silvera Espainiako presidenteak betiko senatari izendatu zuen.
Sustapen ministroa izan zen 1910etik 1991ra bitartean, Canalejas gobernu-buruaren ministro. 1918ko abenduaren 5etik 1919ko otsailaren 4ra, hil zen egunera arte, Ogasun Ministroa izan zen. Vatikanoan enbaxadore izan zen Pio X.a Aita Santu zela.
Eibarri dagokionez, ezinbestekoa dugu Fermín Calbetón eta Armeria Eskolaren izenak lotzea. Eskola hori egiteko asmoa azaldu ziotenean, gogotik heldu zion lanari behar ziren diru-laguntza guztiak eta baimenak lortzeko. Asko zor dio Armeria Eskolak Calbetoni.
Fermín Calbetón sarritan egon zen Eibarren Eskolaren proiektua hurbiletik jarraitzeko. Eibartarrok eskertu nahi izan zioten bere laguntza eta Eibarko kale bati bere izena jarri zioten.
Dokumentuaren akzioak