Juan Antonio Mogel (1745-1804)
Mogelek Calatayudeko jesuitekin ikasi zuen. Gero Calahorrako seminarioan ikasi zuen. Hogeita bost urterekin Markinako parrokian hasi zen lanean eta hogeita bederatzirekin Etxebarriko parroko zen. Real Sociedad Bascongada de Amigos del País-eko kidea, garai hartako jakintsu asko ezagutu zituen (Peñaflorida, Samaniego …).
Juan Antonio Mogelen lanik ezagunena "Peru Abarca" (1802) da. Euskaraz idatzitako lehen elaberritzat dute askok. Gazteleraz 1899. urtean argitaratu zen. Bere lan gehienak euskaraz idatzi zituen, bere euskalkian, baina baita gipuzkeraz ere: "Konfesio eta komunioko sakramentuen gañean erakasteak". (1800), gipuzkeraz; "Konfesino ona" (1803) eta "Kristaubaren jakinbidea" (1805) bizkaieraz. "Paskalen gogamenak" (1899) obran Paskalen hausnarketa filosofikoak jasotzen ditu.
Juan Antonio Mogel bi iloba eduki zituen: Joan Jose Mogel (1781-1849) eta Vicenta Mogel (1782-1852). Idazle oso ezagunak biak.
Hizkuntzaren alorrean idatzi zituen lanen artean, bi aipatzearren, "Historia y geografía de España ilustrada por el idioma Vascuence" (1800) eta "Cartas y disertaciones de D. Juan Antonio Mogel sobre la lengua vascongada" aipatuko ditugu. Bi lan horietan sasoi hartan hedatua zegoen basko-iberismoaren tesia islatzen da, Etimologian eta penintsulako leku-izenetan oinarrituta.
Dokumentuaren akzioak