Juan Gisasola (1885-1948)
Laureano bere aita parrokiako organujolea zen eta aitak irakatsi zizkion musikaren hastapenak. 12 urte zituela, Salamancako seminarioan sartu zen, baita bertako abesbatzan ere. 14 urterekin Seminarioko koruaren zuzendari zen.
1900. urtean, abade ikasketak utzi eta Eibarrera itzuli zen. Bere aitak, musikarako trebea zela ikustean, Bergarara bidali zuen musika-ikasketak egitera, eta batik bat, Retana organujole handiarekin, organoa jotzen ikastera. 1905eko uztailean, Gisasolak Bergaran egin zuen bere "Pozez Beterik" lana.
1917ko otsailaren 17an Digna Elejalde Aranberri eibartarrarekin ezkondu zen. Garai hartan, Aurrera SA enpresaren administratzaile nagusia zen; handik urte batzuetara Aurrerako zuzendari-gerente izatera heldu zen.
Gaztetatik hasi zen konposizioaren alorrean nabarmentzen; harmonia eta kontrapuntua ederki asko ezagutzen zituen. Escudero maisuaren iritziz, Euskal Herriko konpositorerik onenetakoa. Pianoan ere ospe handia zuen.
Orfeón Vasco-Fuerista eta Orfeón Eibarrés koruak zuzendu zituen, baita Parrokiako korua ere. Fede handiko gizona zenez, Arrateko Amari 7 lan eskaini zizkion.
Bere lan ezagunenetako batzuk "Atxia Motxia", "A Mutil", "Tota Pulchra", "Ave Maria" eta "Arrateko Amari" dira. Eibarko udal Musika Eskolak bere izena du.
Dokumentuaren akzioak