Paziano Arosa Larrañaga (1889-1973)
Hamabost urte baino ez zituela, Orbea lantegian hasi zen beharrean. Tailer horretan eman zuen bere bizitzaren gehiena. Horregatik, bere lagunek omenaldi bat eskaini zioten 1954. urtean, Orbean berrogeita hamar urtez beharrean aritzeagatik.
Paziano Arosa beti besteei laguntzeko prest zegoen gizona zen: herriaren aldekoak ziren gauza on guzietan hartu zuen parte, Sanatorioko gaixoen alde, hospitalaren alde, herrian izandako edozein ezbeharretan, suteetan, lanik ez zegoen sasoian, uholdeetan... bere izena azaltzen da herriko ongizate batzorde guztien dokumentuetan. Sekula ez zuen goi mailako kargurik hartu, baina bere lanaren emaitza leku guztietan ikusten zen.
Lehen Munduko Gerratearen ondorioz Eibarrek izan zuen langabeziaren ondorioak arintzearren lan handia egin zuen. Herriko zinegotzi izan zen 1934. urtetik 1936. urtera bitartean.
Eibarri emandako laguntzagatik bere izena ipini zioten herriko kale bati.
Paziano Arosak urte askoan zehar egin zuen lan Orbea fabrikan. Goiko irudian, Ospitaleko Junta, erdian Ignacio Anitua eta eskuinean Paziano Arosa.
Dokumentuaren akzioak