Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Sostoatarrak

Eibarko Sostoatarren kaleak, Andres eta Manuel Sostoa musikoen izena darama, XVII. mendeko Eibarko konpositore ezagunak biak. Eibarko "Sostoa" abesbatzak, 1983an sortua, herriko musikarien izena hartu zuen haiek gogora ekartzearren.

Andres Sostoa Zuloaga (1745-1806)

Eibarren jaio zen 1745eko otsailaren 11n; Arantzatzun hil zen 1806. urtean. Frantziskotarra zen.

Organujolea eta konpositorea zen. Iztuetak musikari oso ontzat ematen du bere "Danzas" izeneko liburuan. Bere konposizio-lan gehienak  Arantzatzuko artxiboan daude eta aita Donostiaren "Música de Tecla"n argitaratu ziren.

Manuel Sostoa Zuloaga (1749-1806)

 

Eibarren jaio zen 1749ko maiatzaren 23an eta Arantzatzun  hil  zen 1806ko uztailaren 2an.

Frantziskotarra, anaia bezala. Konpositore eta organujole onaren ospea zuen. Arantzazuko artxiboan daude  lan batzuk 1768, 1801 eta 1802. urtekoak.

Eibartar musikari  hau, adituen iritziz,  bere garaiko konpositoreekin  konparatuta, zertxobait modernoagoa da eta musika herrikoiaren zantzuak omen ditu.  Aita Donostiaren "Musica de Tecla" obran daude Manuelen obra bi, "Allegro" eta "Sonata para clave u órgano" .


Dokumentuaren akzioak